Isiltzen banaiz


Antzeko zauriekin hemen gaude
Orbain forma hartu duen irribarrez
Baina etorri egin zara hala ere.

Ta isiltzen banaiz ez da hitzik ez dudalako
Momentu asko hautsi ditut dagoerako

Horitu zitzaizkigun ilusioak
Ta bidali gabeko eskutitzak
Gaur eskuminak eman zorionari

Ta isiltzen banaiz ez da hitzik ez dudalako
Momentu asko hautsi ditut dagoerako

Ez dago miraririk, badakizu
Bizitzea besterik, badakigu
Ta urruti zaude

Ta mila hitz asmatu ditut damuaren antzekoak
Ta mila begirada triste zurearen antzekoak.