Haurtzaroa lapurtu zidaten


Bakardadean
haurtzarorik ezean
kale gorrian
hotzak, noraezean
hamalau urte
beretzat hainbat mende
irrifarre bat
zer ote jakin gabe

Ez da erreza
ezertan sinistea
etxean beti
gorrotoa jatean
ta gurasoak
egoeraren errudun
bururik gabe
baina berriro haurdun

"Biluzik jarrita argazkiak ateratzen
nahi ez nuena egiten
igurtzi lizunak jasotzen
mehatxuka: kaletikan ez esan ezer!"

Eta prestatzen joan gaitezen
protestarako antolatzen
eta zigorra exigitzen
justizia
(baldin badago noski)

"Nire gorputza beti kameraz grabatzen
beste umeekin nahasten
euren biktima erreza nintzen
geroztik ez dut berriro lorik egiten".