Artifiziala


Lau medikuren artean
laborategi batean
bizitza sortu nahiean
aspaldi dakigu
jaiotzaren sekretua
zientziaren laguntzarik
gabe sortua

Gizakia izango ote da
Dolly-(re)n hurrena,
giza eboluzioaren azkena?
Gelditzen saia gaitezen, erokeria hau,
gure moralak bizirik baitirau

Hi, alu puta seme hori!
Nortasun ezberdinen borrero,
saia hadi zeozer topatzen,
ta sortutakoa deusezten!

Etikari buruz bi hitz:
ez manipulaziorik
ezta gizaki kopiarik
gezurra dirudi;
guzti hau egin ondoren
ez genuke lorik egingo,
guk bederen

Gizarte honen jainkoa
zientzia ari da bihurtzen
eta gauza naturalak
ahazten, suntsitzen ta hiltzen.