Euskadi antifaxista


Hemengoa ez naiz eta ez daukat
abizen "vasco"rik,
ez eta norbaitek zioen bezala
odol emankorrik.
baina hemengo hizkuntza
gustora ikasi dut
eta euskal gizartean
nago murgildurik
zeren nere koloreak
eta nere jatorriak
herri honetan
ez bait dute garrantzirik.

Uoioioi, uaiaiai,
Euskadi antirrazista
uoioioi, uaiaiai,
ska antifaxista

Oso harro daramat
afrobasko nortasuna
eta ulertzen dut
euskal tribuen batasuna,
baina munduko herri
zapaldu guztietan
errealitate ezberdina
eta borroka berdina
beraz egin dezagun
matxinada mundiala
deusezteko erabat
banka eta kapitala.

Mundu honetakoek
lapurtu zenuten guztia
eta orain bueltatuko
diguzue bizia.
Hirugarren Munduan
ez dago bizitzerik
ito gaituzuenez
ez dugu ezta haizerik,
beraz arnasa hartzera
gatoz zure etxera
bueltatzeko berriro
mundu berri batera.